Autor / Egilea: Gaztesarea
Gazte Mugimenduak urte oso batean burututako ekintzak, kanpainak eta azken finean indar guzti hau jasotzeko beharrak bultzatuta dator urtekari hau; gazteok ere egunero historia egiten dugulako! eta historia hori Gazte Informazio Agentziak egunero kontatzen duelako. Herri honi bizitza ematen diogun heinean, guk ez badugu egiten, gure historia inork kontatuko ez duelako.
Egilea / Autor: hegazti
www.zizur-autogest.net
Esparru Gaztetxeak 2. urteurrena ospatzen du 2007ko abuztuaren 25an. Gazteontzako topagune, borroka tresna eta hezibide bihurtu dugu gaztetxea. Errepresio eta erasoen gainetik, 2 urte daramatzagu Zizurren alternatibak eraikitzen, 2 urte herria zirikatzen, 2 urte ametsak okupatzen! Hori aprobetxatuta plaza gorriko okupa sinboloari errepasoa eman diogu, Zizurren okupazioaren oihartzuna berrindartuz!
Segik bideoa egin du autonomiak eta erabakitze eskubidearen proposamenari begira.
Kalitate onean deskargatu Ikusi, grabatu eta zabaldu!!!
Segi gazte erakundea:
Segi gazte erakundeak, Euskal Herriak bizi duen gatazka politiko armatuari konponbidea eman diezaioken Autonomiak eta erabakitze eskubidearen proposamenarekin bat egiten du. Proposamen honek, gatazkaren konponbideaz gain, gure helburua den independentzia eta sozialismoari aurrez aurre irekitzen dizkio ateak, independentzia [...]
Abadiñoko Gazte Asanbladak AHTaren aurkako bizikleta martxa burutu zuen larunbatean. Abuztu amaierarako AHTaren aurkako akanpada burutuko dutela iragarri dute Gazte Asanbladako kideek. Info gehiago:
Abadiñoko Gazte Asanbladaren oharra:
Uztailak 27an Abadiñoko Gazte Asanbladak antolatuta, adin ezberdinetako 80 Abadiñar batu ziren Abadiñoko auzo ezberdinetatik igaro zen AHTaren aurkako bizikleta martxan. Matiena, Astola, Gaztelu, Andra Mari, Muntzaratz, mendiola eta [...]
Barakaldoko jaietan etengabean entzundako aldarrikapena izan da. Barakaldoko gazte asanbladak jakinarazi du ez ezerk, ez inork ez duela gaztetxe berriaren etorrera geldiaraziko.
Barakaldoko Gazte Asanblada
Barakaldo iragarpen batekin esnatu zen jaiak hasi ziren egunean. Udaletxeak arrautzak erruteaz batera, gaztetxe berria badatorrela esan nahi izan zigun bere aurreko kristalean. Eta eraikin horren atzealdean dauden miserable guztiei min eman [...]
www.sextabaida.net
Euskal Gatazka
Azala azalaren kontra
Zer datorkizu burura SEXUA entzuterakoan?
Gaur eguneko jendartea ZAPALKUNTZA ematen al da?
Inoiz sexualki MUGATUA sentitu al zara?
Dokumentala kalitate handian deskargatzeko. (.mov | 60 Mb)